DMCorporativewww.gimnasiagipuzkoa.com

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZUEK ESAN 116111

Zeuk esan 116111
Haur eta nerabeen arretarako telefonoa. Adingabea bazara edo laguntza behar duten adingaberik ezagutzen baduzu...Zeuk Esan
Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gune da. Zeukesan-ek laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka. Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da (ez duzu ezer ordaindu behar) eta guztiz anonimoa.
Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?
Deitu edo idatzi dezakezu:
•    Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
•    Arazorik baduzu, edo buruan ?bueltaka? dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
•    Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)
Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?
Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak , haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak.
Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi diezakezula, esku onetan egongo zara-eta. Badakite zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaituzte, eta laguntzen saiatuko dira.
 

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-zeukhome/eu



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Escaparate erabiliz

Federación Gipuzcoana de Gimnasia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.